- Home
- Liburu-denda
- Denda
- Gorraizea
Denda
Bilaketa aurreratuaXabier Montoia punk artista bat izan da, arimaren bila urteak, hamarkadak, eman dituena.
Agian horregatik hurbiltzen zen, gurean ia inor ez bezala, soul deritzogun expresiobideetara. Hasieran, modu karrankarian hurbildu ere, oldarkor eta lakar… Edo gogorrarenak eginez, zeinak baduen ere, nago, gorrarena egitetik, ezta?
Gorraizea, baina, hiztegiaren arabera halako gorreri leun bat besterik ez ei da, belarrietan tapoiak jartzea bezalako zerbait. Traba baino, babesa… Edo, gutxienez, bestelako balantzea, kanpoko eta barruko harrabotsen artean. Xabier Montoiaren hamar kantu berrietan, osagai nagusiak, funtsean, hastapenetako arrakala hartatik abiatzen badira ere: amorrua versus apurkortasuna.
Nola ez gaitu amorratuko, bada, hain apurkor sentitzeak?