- Home
- Liburu-denda
- Denda
- Kaosa haurren logelan
Denda
Bilaketa aurreratuaKaosa haurren logelan: Zer gertatu da haurren logelan?
Hankaz gora dago dena! Seguru Nahasteborraste iratxoa izan dela. Haurren logeletan isil-gordeka sartu, eta den-dena nahaspilatzen du.
Non ezkutatu ote ditu bi hartzak? Futboleko baloiak ere desagertu dira. Bizkor ibili beharko duzu, eta begi zorrotzez bilatu, desagertutako objektuak aurkitzen lehena izan nahi baduzu!
Jokoaren edukia
Nahasteborraste iratxoa
48 karta
Jokoaren helburua
Ea nork lortzen duen haurren logela ondoen arakatzea eta objektu gehien aurkitzea!
Jokoaren prestaketa
Jarri Nahasteborraste iratxoa mahaiaren erdian, jokalari guztiek erraz harrapatzeko moduan.
Nahastu 48 kartak eta ezarri iratxoaren inguruan, behera begira.
Eman buelta karta bati.
Jokoaren arauak
Erlojuaren orratzen noranzkoan jokatuko duzue. Zabarrena hasiko da. Ados jartzen ez bazarete, jokalaririk zaharrena hasiko da.
Eman buelta karta bati eta jarri mahaiaren erdian, jokalari guztiek ongi ikusteko moduan. Bizkor ibili, karta aldi berean ikus dezaten denek.
Orain, denek batera jokatuko duzue!