Adriano de Mata Aragoneses
1984 Deustu (Bizkaia, Euskal Herria)
Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zuen Gasteizen, Heidelbergen eta Bartzelonan. Bergarako nahiz Bartzelonako idazle-eskoletan ibili eta gero, Sanrokeetarako, etxean du lehen eleberria. Horrez gain, katalanez ere beste nobela bat idatzi du (argitaratu gabea). Oso gustuko du bidaiatzea eta hizkuntzak ikastea; katalanaz gain, galesa ere ikasi du, eta, berriki, innuera. Zenbait urtez itzultzaile eta hizkuntza-irakasle lanetan ibili ondoren, une honetan postaria da Montrealen (Quebec).
Argazkia: Martin Gagnon