Ainara Santamaria Barinagarrementeria
1988 Berriatua (Bizkaia, Euskal Herria)
Lantaldean parte hartuz ekin zion bere ibilbideari Emagin Elkartean, 2016an, eta azken urteetan ikertzaile gisa jardun du. Askotariko gaiak jorratu ditu baina, batez ere, elkartegintza eta udalerrietan genero errealitatea ezagutu eta berau feminismotik eraldatzeko lanetan aritu da. EHUko NOR ikerketa taldeko kide ere bada, eta hizkuntza gutxituak, komunikazioa edota kultura gaiak aztertzen ditu.