Aitor Ventureira San Miguel
1973 Tolosa (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Idazlea eta dibulgatzailea, mitologiaren, etnografiaren eta historiaren zale suharra. Araba: mitos, creencias y tradiciones (2014) obra etnografikoaren egileetako bat, zeinetan erakusten baitizkigu Arabako kuadrilletako sekretu mitologikoak. 2021ean, Txalapartarekin, berak eta Imanol Bueno Bernaolak Rutas mitológicas vascas argitaratu zuten. Komunikabideetan kolaboratzen aritzen da, eta euskal etnografiaz duen ezagutza erakusten du Caminos brumosos blogean. Radio Euskadiko Grafitti programako kolaboratzailea izan da, gure lurreko mitologia eta ohiturei buruzko espazio horretan, baita ETB2ko Qué me estás contando magazinean ere. Era berean, Donostitik egunkari digitaleko Por los senderos de Basajaun blogean idazten du, eta Hojarasca kultur elkarteko presidente da, Euskal Herriko mitologiaren, ohituren eta natura- eta landa-inguruaren dibulgazioan diharduena.