Alice Ann Munro
1931 Wingham (Ontario, Canada) - 2024 Port Hope (Canadá)
kanadar idazlea da, ingelesez idazten duena. Bi urte egin zituen Ontarioko Unibertsitatean. Gero, Vancouverrera joan zen bizitzera lehenbizi eta Victoriara ondoren. 1976an dibortziatu egin zen eta Clintonen (Ontario) hartu zuen bizilekua. Kontakizun laburrak idatzi zituen zenbait aldizkaritarako eta irratirako, hasieran, eta geroztik hiruzpalau urtean behin agertu izan diren bildumetan eman ditu bere kontakizunak.
1968an, bere lehen ipuin-bilduma argitara eman zuenetik (Itzal zoriontsuen dantza) dozena bat bilduma argitaratu ditu hurrengo 50 urteetan, besteak beste, Nesken eta emakumeen bizitzak (1971), Kontatu nahi nizun zerbait (1974), Zein uste duzu zarela? (1978), Jupiterren ilargiak (1982) azken hamarkadako ezagunenak arte: Zorion handiegia(2009) eta Bizitza maitea (2012).
Sariak
Premio del Gobernador General (1968, 1978, 1986)
Premio Giller (1998, 2004)
Premio Internacional Man Booker (2009)
Premio Nobel de Literatura (2013)