Alvaro Baraibar Etxeberria
1970 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Historian doktoretza egin zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta honako izenburu hau zuen tesia aurkeztu zuen: Extraño federalismo. La vía navarra a la democracia, 1973-1982. Liburu horretan nahiz beste argitalpen batzuetan identitatearen auziaz mintzatu da, diskurtso politikoen azterketaz, eta, zehazki, “nafartasunaren” bilakaeraz frankismoan eta trantsizioan. Sinboloak abiapuntutzat hartuz, Euskal Herriaren identitateari buruzko diskurtsoaren eraketa izan dute mintzagai autorearen azkeneko lanetako batzuk, baita memoria eta historiaren arteko harremana ere.