Amancay Gaztañaga
8 de agosto de 1980, Guayaquil (Ecuador)
Musikaria, abeslaria, aktorea eta antzerki zuzendari gipuzkoarra da.
Amancayren gurasoak laguntza humanitarioa eskaintzera joan ziren Ekuadorrerra eta bertan jaio zen. Ekuadorreko lore baten izena jarri zioten. Quechua hizkuntzan bada amodio istorio bat izen horren inguruan. Bihotza sendatzen duen lorea omen da. Bizitzako lehenengo bost urteak pasa zituen Ekuadorren.