Andoni Olariaga Azkarate
1984 Berriz (Bizkaia, Euskal Herria)
Filosofian doktorea da. Jon Jimenezekin batera Modernitatearen auziaz (Jakin, 2009) idatzi zuen. UEUko Filosofia Sailburua izan zen bi urtez, eta “EHko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan” graduondokoaren irakasle eta sustatzaileetako bat. Lapiko Kritikoa kolektiboko kide eta hAUSnART aldizkariko zuzendaria izan da. Euskal Herriko pentsamenduaren gida (UEU, 2012) liburuaren koordinatzaile eta idazleetako bat izan da. Independentzia helburu (Txalaparta, 2015) idatzi du beste autore batzuekin batera. Egun Iratzar Fundazioan egiten du lan.