Anthony Browne
1946 (Reino Unido)
Leeds College of Art delakoan graduaturik, diseinu grafikoan espezializatu zen. Haurrentzako ilustrazioak egiteko zaletasuna zorion-txartelak diseinatzen zituen garaitik datorkio. Browneren estiloan antzeman daiteke margolari surrealistekiko, eszena onirikoekiko eta elementu bitxiekiko interesa. Bere ibilbidean jaso dituen sari aipagarrienak dira Kate Greenaway domina, Kurt Maschler saria eta Children’s Laureate 2009 domina. Hala ere, guztien gainetik, Hans Christian Andersen saria dago, bere obra osagatik 2000. urtean eman baitzioten. Sari hori jasotako lehen idazle britainiarra da, 1956az geroztik. Itzal handieneko egile ingelesetariko bat da, batez ere irakurtzeko, begiratzeko eta lengoaia plastikoarekin erlazionatzeko bide berriak zabaltzeko ahaleginagatik.
Kritikarien arabera, haren lanak kultur eta arte erreferentziaz betetako unibertsoa sortu du, edozein adinetako irakurleak testua osatzeko eta interpretatzeko duen adimena probatzen duten ikusarrasto eta giltzarri ugari erakusten baitu.