Antton Arrieta Valverde
1955 Lima
16 urterekin euskara ikasteari ekin (eskolak astean behin hartuta eta matrikula bost pezetan ordainduta) eta Aranzadin eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartean eman zuen izena. Gipuzkoako baselizen gaia jorratzen hasi zen eta Ermitas guipuzcoanas en mal estado o en ruina (1973) argitaratu zuen. Geroago, horien milaka diapositiva egin zituen. Enpresa-zientzietan lizentziatua, gizarte zerbitzuetako gestioan lan egin du hogeita hamar urtez, eta esparru horretakoak dira argitaratutako hainbat lan. Ondoren eta gaur arte, Gipuzkoako Gordailua Kultur Ondare Higigarriaren Zentroko zuzendaria da. Aldi berean, arkitektura historiko militarraren esparrua ikertzen eta aztarnak Euskal Herri osoan miatzen eta dokumentatzen ibili da azken bi hamarkadetan, euskaraz beti ere. Lan horien guztien emaitza batzuk argitara eraman dira aldizkari eta artikuluetan eta gazteluei eskainitako ondoko lan sakongoetan: Euskal Herriko 101 gaztelu (CD euskarrian), Gipuzkoako gazteluak (Hiria, 2006).