Arturo Alape
1938 Cali (Colombia) - 2006 Bogotá (Colombia)
azken hamarkadetan altxamendu kolonbiarrek izan duten gizonik esanguratsuenetakoa zen eta, halaber, diotenez, bera da Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia-Ejercito del Pueblo (FARC-EP) delakoaren historia hobekien ezagutzen zuena.Idazlea eta kazetaria zen eta, bizitzan barrena, sarritan izan zuen bere herrialdeko mendietara igotzeko pribilegioa. Mendiotan, matxinatuak etxean bezala sentitzen dira eta han aurkitu ahal izan zuen Alapek Manuel Marulanda Velez, Tirofijo. Hainbat elkarrizketa egin ahal izan zizkion eta haren lekukotasunak baliatu ditu Hego Amerikan argitaraturiko hamaika artikulu eta liburu idatzi ahal izateko.El Bogotazo liburuarekin, Casa de las Américas saria jaso zuen. Hainbat lan argitaratu ditu indigenen buruzagi herrikoiei buruz.