Asel Luzarraga Zarrabeitia
1971 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria)
Enpresa ikasketetan diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da. Hainbat urtez irakasle lanetan ibili ostean, egun itzultzailea da. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil (Labayru) argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratu izanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten. Geroztik, liburu hauek argitaratu ditu: Karonte, Eleberria lantzeko gida (Antton Irustarekin batera), Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak, Gezurra odoletan, Inoren munduan, Bioklik, Bahiketa, Uzta garaia, Malthusen ezinegona, Denboran zatika, Esan gabe doa, Katuak jandakoa, Uzta garaia eta Bazter hautsiak (Euskal Herriko turismo gidaliburu deseraikia).