Bakarne Atxukarro Estomba
1974, Irun (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Iruñean bizi den irundarra.
Kazetaritzan lizentziatua, gaur egun erakunde publiko bateko komunikazio teknikaria da. 1997an argitaratu zuen lehen liburua: Ametsa: un sueño hecho realidad, eta 2007an bigarrena: Coral Barañain: 25 años contando canciones y cantando historias. 2014an, Izaskun Zubialde Grajirena eta Asun Egurzarekin batera, Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak (I eta II) argitaratu zuen Amazonen lehendabizi, eta Denonartean argitaletxearen eskutik gero. Txalaparta argitaletxearen eskutik Euskal Mitologia haurreei kontatua liburua argitaratu zuten 2016an. Handik aurrera Denonartean argitaletxearekin jarraitu zuten elkarlanean eta pertsonaia mitologikoetan oinarritutako ipuin bilduma bat kaleratu zuen hirukoteak: Olentzero eta Mari Domingi, Basajaun, Tartalo eta Mari, baita emozioetan eta komunikazio-beharretan oinarritutako beste bi ipuin ere: Lekim, kobezuloetako umea eta Sumendi bat baratzean. Argitaletxe beraren eskutik eta Izaskunekin batera, 2018an, Gazte Literaturako Euskadi sariko finalista izan ziren Sarerik gabe eleberriarekin. Eta, 2021ean, lagun bera izan zuen Erein argitaletxearen eskutik Rotia eta Rensu zazpi ipuinen bilduma argitaratzerakoan. 2023an Irulegiko eskua kaleratu du Izaskun, Asun eta Denonartean argitaletxearekin. Aipatutako liburu guztiak euskeraz eta gaztelaniaz argitaratu dira era berean. Ingelesera itzuli dira eta horietako batzuk frantsesez ere argitaratu dira. Helduentzako idazle gisa, hainbat lan idatzi ditu: Emakume baten hausnarketak, Gizalabak eta El café de los miércoles (Erein). Halaber, Nafarroako Idazleen Elkartearen eta Oskarbi elkartearen liburu kolektiboetan ere argitaratu ditu kontakizunak, baita Ondare elkartearen Irun, historia erraldoia liburuan ere. Musika ekitaldien gidoi batzuk egin ditu, eta Iruñeko Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da. Bertan, astero itzaletik ateratzen du emakume aparta baten biografia.