Basaki
Leioan (Bizkaia) sortu zen, 1996an. 2000., 2002. eta 2003. urteetan hiru maketa kaleratu ostean, lehenengo diskoa 2006an atera zuten argitara, Esperantzaren zain izenarekin. Disko horren oinarriak heavyak, azkarrak eta lelo oso melodikoekin apaindurikoak ziren. Lan horretan, Su Ta Gar taldeko Mikel Gorosabel “Norton” eta Aitor Gorosabelekin parte hartu zuten taldekideek, Mikel Bizar Idi Bihotzeko abeslariarekin batera. Aurrera beti kanta Top Gazteako aurreneko postuan egon zen hainbat astez.