Bea Salaberri Larre
1979 Donamartiri (Nafarroa Beherea, Euskal Herria)
Donamartirin (Nafarroa Beherea) sortu zen, eta han iragan zuen haur eta gazte denbora. Euskal Filologiako ikasketak egin zituen, Baionako eta Bordeleko unibertsitateetan. Helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, euskara irakasle eta didaktikari gisa, Iparraldeko AEKn. Horrez gain, gustuz parte hartu izan du hainbat ekimenetan, hala nola hainbat kultur elkarte, antzerki talde eta aldizkaritako kolaborazioetan. Idazketan, Baionak ez daki (Susa, 2015) helduentzako ipuin liburua argitaratu du, bai eta Oihenartea ez da hunki (Elkar, 2023) eta Baiona (Elkar, 2019) helduak euskalduntzeko liburuxkak ere.