Bertol Arrieta Kortajarena
1975 Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Idazlea da. Batez ere narraziogintzan jardundakoa da (Txikira beti hordago! eta Alter ero ipuin-liburuak), eta 2021ean bere lehen nobela (Gezurra berdaderoa) argitaratu zuen. Haur eta gazte literaturako zenbait liburu ere idatzi ditu (Burua galdu zuen jirafa, Besarkada bat, beharbada, Elurraren formula), eta baita hainbat sari eskuratu ere; besteak beste, Kutxa Donostia Hiria eta Ignacio Aldecoa narrazio-sariak, Café Bar Bilbao antzerki-saria, haur eta gazte literaturako Juul saria bitan eta gidoi onenaren Lekeitioko Euskal Zinemaren saria. Hauxe du bere lehen nobela grafikoa.