Bob Black
1951 Detroit (Michigan, USA)
Amerikako Estatu Batuetako idazlea da, arrakasta handia duena ingelesezko komunikabide libertarioetan. Bere biografia ez da oso ezaguna, bai, aldiz, aski polemikoa, eta bere lana ez da gaztelaniara apenas itzuli, besteak beste, hori itzultzea kasik ezinezkoa delako. Idatzitako lanen artean, liburu hauek ditugu gaztelaniaz: Tesis sobre el Groucho-marxismo eta El anarquismo y otros estorbos para la anarquía. Azken hori Pepitas de calabaza argitaletxearen eskutik kaleratu zen 2000. urtean, La abolición del trabajo lanaren lehenengo edizioarekin batera.