Bobby Sands
1954-1981 Belfast (Irlanda)
Familia katoliko batean jaio zen. Borrokan gazte zelarik hasi zen eta 18 urterekin atxilotu eta kartzelaratu zuten. Kartzelan hiru urte eta erdi eman ostean kalera atera zen, baina sei hilabetera atxilotu eta kartzelaratu zuten berriro. Preso errepublikarren protesta ekintzetan aktiboki parte hartu zuen, hala nola manta borroka edo zikin borroka deiturikoetan. Lehenengo gose grebaren ostean presoen ofizial buru izendatu zuten, eta bigarren gose grebari berak eman zion hasiera 1981eko martxoaren 1ean. Gose greban zegoela Fermanagh/South Tyron eskualdeko hauteskunde partzialetan Westminsterren diputatu aulkia lortu zuen Sandsek. Azkenik, maiatzaren 5ean hil zen Long Kesheko ospitalean barauaren 66. egunean.