Clara Zetkin
1987 Wiederau (Sajonia, Alemania) - 1933 Moscú (Unión Soviética)
Clara Zetkin teorialari marxista, militante komunista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. 1872an Leipzigera aldatu zen familiarekin eta sortu berria zen Alemaniako Alderdi Sozialdemokratara (SPD) gerturatu zen. 1882an Zurichera erbesteratu zen Ossip Zetkin senarrarekin eta Plejanov eta Vera Zassulich iraultzaile errefuxiatuen kide egin zen. Sozialdemokrat egunkariaren banaketa sare klandestinoan aritu zen.
Urte berean Parisa aldatu ziren Clara eta Ossip eta Clara Pottier, Louise Michel, Jenny Longuet, Laura Marx eta Lafarguen laguna izan zen. 1891tik SPDk 1917an egotzi arte alderdiko emakumeen Die Gleihheit egunkariko erredaktorea izan zen. Nazioarteko Emakumeen Egunaren sortzaileetako bat izan zen 1910eko Emakume Sozialisten Nazioarteko Konferentzian Kopenhagenen.
Lehen Mundu Gerra hastear zela Rosa Luxemburg, Karl Liebknecht, Luise Kähler, Franz Mehring eta beste zenbait kide nabarmenekin gerraren kontrako aldarriari eutsi zion. SPDtik kanporatu zituzten eta Die Internationale egunkariaren inguruan elkartu ziren, Spartakusbund taldea sortuko zuten gero, Alemaniako Alderdi Komunistaren (KPD) hazia.
Erreformismoaren, gerraren eta kolonialismoaren kontrako eta iraultzaren eta emakumeen eskubideen aldeko militantea izan zen faxista alemanetatik ihes Moskun hil zen arte.
Sariak
Orden de Lenin
Orden de la Bandera Roja