Dani Fano
1968 Donostia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Ardi Beltza, Elhuyar zientzia eta teknologia, Kale Gorria, Ipurbeltz eta Xabiroi komunikabide idatzietan kolaborazioak egin izan eta egiten ditu, eta azken horren koordinatzaile eta sustatzaileetakoa da. Xabiroi-ren aleetan 2005 eta 2007 artean bere lehendabiziko lan luzea izango zena argitaratzen joan zen eta 2010 urtean albumean plazaratu zuen, TeleATOI: Kalabaza Haluzinogenoak izenburukoa. Halaber, bestelako liburuetan, fikziozkoetan eta didaktikoetan, ilustrazioak egin ditu.