Edurne Elizondo
1972 Bera (Nafarroa, Euskal Herria)
Kazetaritza ikasketak Leioan egin zituen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Egin egunkarian eta Egin eta Xorroxin irratietan egin zituen lehenengo kazetaritza lanak. 1993an hasi zen Euskaldunon Egunkarian lanean, eta 2003an itxi arte aritu zen bertan. Egun Berriako kazetaria da. 2004an Itoitz. Porlanezko gezurra argitaratu zuen.