Elias Amezaga Urlezaga
1921 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria) - 2008 Getxo (Bizkaia, Euskal Herria)
deabruarekin isilpeko hitzarmenen bat dutela pentsarazten diguten horietakoa da. Izan ere, etenik gabeko bere lan erraldoiak gure herria hobeki ezagutu dezagun lagun du. Zuzenbide ikasketak egin zituen gazte sasoian, eta berehala hasi zen garai hartako aldizkarietan kolaboratzen. Geroago antzezlanak idatzi zituen, eleberriak argitaratuz hasi zen, eta gaur egun ere oraindik orduak kentzen dizkion lan erraldoiari ekin zion: idazkeraren sorreratik hasita, Euskal Herriko egile guztien katalogoa osatzea. Bitartean, dozenaka saiakera argitaratu zituen, eta Sabino Aranaren biografoetako bat bihurtu zen, haren obra berreskuratuz. Ibilbide honekin, Elias Amezagak Sabino Aranaren behin betiko biografia idatzi du, haren alde politikoa eta humanoa uztartuz.