Emilienne Malfatto
1989 (Frantziar Estatua)
Argazkilari, kazetari eta idazle saritua da. Frantzian eta Kolonbian ikasi zuen, eta Agence France Presse (AFP) agentziarako egin zituen lehen lanak. Ondoren, bere kasa jarri zen, eta gerra-kazetari jardun zen Iraken 2015-2016 urteetan, eta gaur egun Latinoamerika, Irak eta Frantzia artean dabil. Haren argazkiak nazioarteko argitalpenetan agertu dira, eta erakusketak ere egin ditu. Bereziki gerra ondoko auziak, feminismoa eta gizarte gaiak lantzen ditu. Que sur toi se lamente le Tigre lanak Lehen eleberriari Goncourt saria jaso zuen 2021ean, eta kolonbiar aktibisten hilketei buruzko Les serpents viendront pour toi saiakerak, berriz, Albert Londres saria 2022an.