Eugenio Aguirre Ramírez de Aguilar
1944 México DF (México)
Euskal jatorriko. Gaur egun abokatua da, eta hainbat aldizkari kulturalen ohiko kolaboratzailea da. 1984 eta 1986 artean Mexikoko Idazle Elkarteko lehendakaria izan zen. Guztira 41 liburu argitaratu ditu orain artean, eta horietarik 38 hizkuntza ezberdinetara itzuliak izan dira: ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa edota mazedoniera, esaterako. Bere lanen artean, El caballero de las espadas, Gonzalo Guerrero, El rumor que llegó del mar, Pasos de sangre eta Amor de mis amores dira ezagunenak.