Félix Urabayen Guindo
1883 Ulzurrun (Nafarroa, Euskal Herria) - 1943 Madrid (Madrid, Est. Español)
Idazlea, eleberrigilea eta narratzailea izan zen, tamalez apenas ezagutzen bada ere. Espainiako gerraurre zibileko literatura-belaunaldiko prosagile onenetako bat da, eta XX. mendearen lehen hereneko nafar narratibaren ikur gailena. Ofizioz irakasle, Manuel Azañarekin zuen laguntasunak 1936ko hauteskundeetara aurkeztera eraman zuen, baita Kultura kontseilari kargua betetzera ere. Frankismoaren ondorioz, Madrilera aldatu behar izan zuen, eta mexikar enbaxadan babes hartu zuen. Atxilotu, eta 1940ko azarora arte espetxean izan zuten. Iruñean igaro zituen bizitzako azken bi urteak, eta bertan bukatu zuen Bajo los robles navarros, nafar trilogiari amaiera eman zion lana, hain zuzen (Centauros del Pirineo eta El barrio maldito dira beste bi liburuak). Orain, Txalapartan, plazara aterako da berriz trilogia hori.