Fernando Morillo Grande
1974 Azpeitia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
1999. urtean Donostia Hiria saria irabazi zuen Gudaoste ametsak ipuinarekin eta, geroztik, beste hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbide literarioan zehar, besteak beste: Euskadi saria, Igartza Literatur Beka eta Augustin Zubikarai saria (ex aequo). Gazte literatura landu du batez ere (Sexu egunsentiak), baina gainontzeko generoak ere sakon jorratu ditu: nobela (Gloria mundi, Bilbo samurai eta Zure arimaren truke), saiakera (Erraldoi herrena), biografia (Leonardo) edo eta itzulpenak (Eragon).
Sariak
Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria (2003)