Gaizka Sopelana Aduri
1961 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria) - 2016 Bilbo (Bizkaia, Euskal Herria)
Aita zuen Andoni Sopelana, Molari eskainitako oroitarria leherrarazi zuen euskal erresistentziako kideetako bat, geroago Larrinagako espetxean sartu zutena. Halaber, Manolo Sopelana zuen aitona, Gurseko (Frantzia) kontzentrazio-esparruko ihesaldia antolatu eta horretan parte hartu zuena; haren amona zen Hermogenes Aduri, 36ko gerran Avellanedako batailoiko gudari izandakoa. Gaizka Sopelana behin baino gehiagotan atxilotu dute amnistiaren aldeko manifestazioetan parte hartzeagatik; espetxeratu, eta beste preso batzuekin batera, libre utzi zuten Javier Rupérez politikariaren askatasunaren truke.