Gerardo Markuleta Gutierrez
1963 Oñati (Gipuzkoa, Euskal Herria)
euskal idazlea eta itzultzailea da. Oñatin jaioa, aspaldiko urteetan Gasteizen (Araba) du bizilekua. Unibertsitate ikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen egin zituen. Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziatua. Zinpeko euskara itzultzailearen agiria du. Zenbait urtez irakaskuntzan aritu ondoren, gaur egun itzulpengintzatik bizi da.