Hassan Blasim
1973 Irak
Hassan Blasim idazle irakiar bat da, gaur egun Finlandian bizi dena. Bagdaden jaio zen 1973an eta bertako Zinema Arteen Akademian ikasi zuen. Bere filmetako bi sarituak izan ziren bertan: Gardenia (gidoirik onena eta zuzendaririk onena) eta Buztin zuria (gidoirik onena). 1998an Sulaimaniyara joan zen (Irakeko Kurdistan) eta bertan filmak egiten segitu zuen —tartean Kamera zauritua drama luzea— Uazad Osman ezizenaren pean, bere familia babestearren Sadam Husseinen diktaduraren errepresiotik. Urteetan iheslari ibili ondoren, 2004an Finlandian ezarri zen.
Kristo irakiarrak Erresuma Batuko Independent Foreign Fiction Prize saria irabazi zuen 2014an, ingelesera itzulitako literatur lanik onenari ematen zaiona. Sari hau irabazi duen lehen obra arabiarra eta lehen ipuin bilduma izan zen.