Igor Arroyo Leatxe
1978 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
15 urtetatik Barañaingo IAko militante izandakoa, Leioara joan zen Soziologia ikastera. IAko bozeramaile lanak egin zituen 1997. eta 2000. urteen artean. Ikasketak amaitu ostean, euskal Herriak Bere Eskola herri ekimenaren sorreran parte hartu zuen eta eragile horren koordinatzaile gisa aritu zen. 2000. urtetik 2003.era euskal Herritarrok taldeko parlamentari izan zen Nafarroako Parlamentuan, besteak beste bertako Hezkuntza Batzordean parte hartuz. Orain LAB sindikatuko idazkaria da.