Imanol Bueno Bernaola
1965 Portugalete (Bizkaia, Euskal Herria)
Gai sozialen arloko idazlea eta argazkilaria, Tiempo y Palabra (1989) poema liburuaren egilea, Araba, mitos, creencias y tradiciones (2014) obraren egileetako bat eta argazki dokumentalaren arloan La Puerta Cerrada, 26 voces contra la indiferencia lanaren autorea eta, orobat argazkigintzaren arloan, Gazte Ahaztuak-Olvidados (2018) lanaren egilea. Erredakzioburu izana da Página XXI egunkarian, eta freelance aritu da komunikabide batzuentzat. 2020an, La nieve cubriendo el patio poema liburua argiratatu zuen Valparaiso etxearekin. 2021ean, Txalapartarekin, berak eta Aitor Ventureira San Miguelek Rutas mitológicas vascas argitaratu zuten. Haren argazki lanak erakusketa batean baino gehiagotan egon dira; besteak beste, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan, Deustuko Unibertsitatean, Pintoko Javier Lapeña liburutegian, Madrilgo Daoiz y Velarde kultur etxean eta beste kulturgune batzuetan.