Iñaki Anasagasti Olabeaga
1947 Cumaná (Venezuela)
Gizarte Komunikazioan lizentziatua Caracaseko Andres Bello Unibertsitate Katolikoan, Venezuelako Euzko Gaztediko buru izan zen, baita Radio Euzkadiko arduraduna ere, frankismoan Venezuelatik klandestinoki lan egiten zuenean. Gudari-ren editore, 1975. urtean Bilbon EAJren Euzkadi aldizkaria zuzendu zuen eta BBBren kide izan zen, baita Juan Ajuriaguerra eta Carlos Garaikoetxearen gidaritzapean zeuden EBBren kide ere. EAJren Nazioarteko Harremanen eta hauteskunde kanpainen arduradun, EAEko Parlamenturako hautatua izan zen 1980an. Kongresurako diputatu hautatu zuten 1986an, baita Madrilgo Kongresuko Euskal Taldearen ordezkari ere. Lan hau bete zuen 2004ko hauteskundeak izan arte; orduan Bizkaian senatari hautatu zuten eta Senatuaren Lehen idazkari ere. Josu Erkoreka diputatu jeltzalearekin idatzi dituen azken bi liburuak hauek dira: Dos familias vascas, Areilza y Aznar eta Somos vascos.