Iolanda Zúñiga
1975 Vigo (Pontevedra, Galicia)
Baby boomaren indar zentrifugoek bulkaturik jaio zen. Madonna blond ambitionek Balaídos-en abestu zuen urtean, etorkizunean zer izango zen ebatzi zuen: pop izarra. Musika Hezkuntzako diploma baino ez zuen lortu. Besteren nahiak ase ez zituenez, bi lizentziatura eskatzen baitzizkioten, familiak senipartetik kendu zuen, eta gizarteak sailkatu egin zuen: galtzailea. Ogibidez, dendari, argazkilari, musikari, aktore, zerbitzari.... izan da. Guztietan plantak egiten zituen. Onikofagia dauka. Scooter bat, bi endodontzia, hiru txakur eta zenbait trauma. Atsegin zaizkio abiadura, herdoila eta X zinema.
Harentzat, literatura da larrialdiko azken aukera, medikuak agindutako metodo lasaigarriak agortzen direnean: diazepama, onanismoa, kick boxinga eta olio esentzialetan murgiltzeko bainuak.