Itziar Otegi Aranburu
1972 Oiartzun (Gipuzkoa, Euskal Herria)
itzultzaile-interpretea da lanbidez. Hainbat literatura-lan itzuli ditu helduentzat eta haurrentzat. Besteak beste, Axenario (Jules Renard), Ez da erraza gizon on bat aurkitzea (Flannery O’Connor), Jainkoa izan nahi zuen autobus-gidariaren istorioa eta beste batzuk (Etgar Keret), edo Tiger Lily: Heroi bat sortu da! (Maeve Friel). Azken horrekin, Vitoria-Gasteiz haur eta gazte literaturako itzulpen-saria jaso zuen 2014an.
Lorerik gorriena haurrentzat idazten duen lehen ipuina da.