Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Zubialde Grajirena

Izaskun Zubialde Grajirena

1975, Irun (Gipuzkoa)

Zubietan bizi den irundarra. Nafarroako Unibertsitate Publikoan Lan Harremanetan diplomatua da, baina 2010 urtean irakaskuntza hartzen du ardatz eta Errioxako Unibertsitate Internazionalean (UNIR) Lehen Hezkuntzako gradua lortzen du, entzumena eta hizkuntza eta erlijioko didaktikako mentzioarekin. Jarraian, Haur Hezkuntzako gradua ere lortzen du unibertsitate berean eta Valentziako Univertsitate Internazionalean (VIU) Master bat ere egina du, Eskolako jarrera arazoetarako prebentzio eta interbentzio psikologikoa, hain zuzen. Gaur egun Sunbillako ikastetxeko irakaslea da. 2014an, Bakarne Atxukarro Estomba eta Asun Egurzaren laguntzarekin, Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak argitaratu zuen Amazonen. Horren ondorioz, hiru egunetan 12.000 deskarga lortu zituzten hainbat tokitatik: Txiletik, Mexikotik, Estatu Batuetatik eta Alemaniatik edo Asturiastik, Granadatik edo Errioxatik. Hori ikusita, Denonartean argitaletxeak prioektua onartu zuen, eta horri esker Euskal Mitologia. Haurrentzako ipuinak (I eta II) eraman zituzten kalera, baita Txalaparta argitaletxearen eskutik Euskal Mitologia haurreei kontatua liburua ere. Guztiak euskarazko eta gaztelaniazko edizioetan argitaratu zituzten aldi berean, eta, ondoren, frantsesera eta ingelesera itzuli ziren. Handik aurrera Denonartean argitaletxearekin jarraitu zuten elkarlanean eta pertsonaia mitologikoetan oinarritutako ipuin bilduma bat kaleratu zuen hirukoteak: Olentzero eta Mari Domingi, Basajaun, Tartalo eta Mari, baita emozioetan eta komunikazio-beharretan oinarritutako beste bi ipuin ere: Lekim, kobezuloetako umea, eta Sumendia baratzean. Argitaletxe beraren eskutik eta Bakarnerekin batera, 2018an, Gazte Literaturako Euskadi sariko finalista izan zen Sarerik gabe eleberriarekin. Eta, 2021ean, lagun bera izan zuen Erein argitaletxearen eskutik Rotia eta Rensu zazpi ipuinen bilduma argitaratzerakoan. Halaber, Oskarbi Idazleen Elkarteko bazkidea da, eta, Oskarbi 21 elkartearen liburu kolektiboetan ere argitaratu ditu kontakizunak, baita Ondare elkartearen Irun, historia erraldoia liburuan ere. 2023. urtean, Bakarne eta Asunekin batera beste behin, Irulegiko eskua ipuina kaleratu zuen.