Jack Kerouac
1920 Lowell (Massachusetts, USA) - 1969 St. Petersburg (Florida, USA)
Estatubatuar idazlea. Beat belaunaldiko kide nabarmenetako bat izan zen, William S. Burroughsekin eta Allen Ginsbergekin batera. Espiritualtasuna, drogak, gehiegikeria, festa, musika… Eta, parez pare, gizarte puritano zaharra. Tartean, Kerouacen kontraesanak, eta kontrakulturari zabaldutako ate oso bat.