Jakoba Errekondo Saltsamendi
1961 Usurbil (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Agronomo eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare, lore, zuhaitz eta antzeko gaien inguruan parte hartzeagatik, hala nola Argia aldizkarian astero egiten duen Bizi baratzea saileko artikulua, edo Euskadi irratian parte hartzen duen Landaberri saioa.