Joaquin Escaso Higuera
1979 Madrid (Madrid, Est. español)
besteak beste, poeta eta nobelagilea da. Hezkuntza formala alde batera utzi zuen enplegua bilatzeko eta duela zenbait urte itxi zuten Madrilgo Letra eskolan zerbait ikasten saiatzeko. 2004an berriz itzuli zen ikasgelara, Zinema eta Ikus-entzunezkoen eskolara oraingoan, Madrilen, hori ere. Jarraian ekoizpen-etxe batzuetan aritu zen, non bazekiena berretsi baitzuen: kultur sorkuntza industria kapitalistatik kanpo sustatu behar zela. Lanpostua utzi eta gero, Incierto amanecer (Hermida Eds., 2010) idazteari ekin zion, eta horri esker hautagai izan zen Planeta eta Círculo de Lectores sarietarako. 2013an, lehen poema-liburua kaleratu zuen, Mañana sin amo (La oveja roja), eta urtebete geroago iritsi zen Todo que ganar (Txalaparta - Oveja roja). Gaur egun idazketa eta militantzia uztartzen ditu hainbat proiektu autogestionatutan.