Jon Maia Soria
1972 Urretxu (Bizkaia, Euskal Herria)
Gaur egun Zumaian bizi den bertsolari, musikari eta idazlea dugu. Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian hirutan iritsi da finalera: 1997, 2001 eta 2005ean. Hedabideen munduan oso ezaguna da; izan ere, komunikabide desberdinetan artikulu anitz idatzi baititu. Honez gain, musika talde ugarirentzako hitzak idatzi izan ditu eta Karidadeko Benta musika taldearen sortzaile, letragile eta abeslaria da. Riomundo da bere lehen liburua eta bere familiaren istorioan oinarritzen da, frankismo garaiko bizi baldintzengatik Euskal Herrira etortzen den familia batean, alegia.