Jose Miguel Barandiaran Ayerbe
1889 Ataun (Gipuzkoa, Euskal Herria) - 1991 Ataun (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Euskal etnografo eta arkeologoa izan zen. Sendi handi bateko seme izanik, Gasteizko seminarioan hasi zen 1906an, eta han igaro zituen bizitzako hurrengo hogeita hamar urteak. Frantsesa, ingelesa eta alemana ikasi zituen, eta seminarioan, filosofia, irakasle eta teologia ikasketak egin zituen. Gerora, Teologia eta historiaurrean egin zuen doktoretza. Mitologia, historia eta kultura aztertu zituen, eta arlo horietako ikertzaile handienetakoa dugu Euskal Herrian. Eusko Ikaskuntza sortu zuen.