Joseba Azkarraga Etxagibel
1972 Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria)
HUHEZIn irakasle da eta Gizarte Zientzietako departamendua zuzentzen du. Lanki Institutuaren kide ere bada, non euskal mugimendu kooperatiboarekin lotutako ikerketa-proiektu anitzetan lanean diharduen. 2004. urtean Juan Zelaia saria irabazi zuen Diruak behar luke bihotzik lanarekin. 2005ean, aldiz, Euskaltzaindiaren eskutik Mikel Zarate saria lortu zuen Mendebaldearen mintzo mindua obragatik. Azkenik, 2006an Euskal Gobernuak Ikerketa sariaz omendu zuen Euskal gizartearen egoera ikerlanagatik.