Josep (Quim) Torres Balasch
1978 Castellserà (Lleida, Paisös catalans)
Marrazkien bidez istorioak kontatzeko artearen zale amorratua da. Bartzelonan bizi da 2011tik, eta bertako EINA arte eskolan egin zuen Ilustrazioko graduondokoa. Ilustratzaile gisa etxeko zein atzerriko hainbat argitaletxetan lan egin du. Gaur egun, liburuak ilustratzeaz gain, tailerrak ematen ditu, marrazkigintza norbere burua ezagutzeko tresnatzat erabiliz.