Josu Jimenez Maia
1967 Iruñea (Nafarroa, Euskal Herria)
Berriozarren bizi da. Ingeles irakaslea ofizioz eta idazlea afizioz. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua argitaratu zuen Txalapartan. Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen (2010-2014). Egun, Nafar Ateneoaren Euskara eleduna da.