Josu Ozaita Azpiroz
1980 Ibarra (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Taberna bateko jabe eta langile izan zen 14 urtez. Bertan arituriko azken lau urteetan, Giza Antropologia gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Antropologia masterra gero. Juan San Martin 2015 beka jasota, Gau Beltzaren inguruko antropologia liburua idatzi zuen Jaime Altunarekin batera: Itzalitako kalabazen berpiztea (UEU, 2018); Jose Miguel Barandiaran 2016 beka irabazita, berriz, Arabako Errioxako enokultura sarea (AFA, 2019) argitaratu zuen Edurne Urrestarazurekin. Azkenik, 2020an kaleratu ditu Sanferminetako azken erritua: Villavesaren entzierroa da (UEU) eta Piparra (Ibarrako Udala), biak ala biak azterketa antropologikoak. Gaur egun antropologo autonomo moduan ari da lanean.