Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
Artze Agirre

Joxean Artze Agirre

1939 Usurbil (Gipuzkoa, Euskal Herria) - 2018 Usurbil (Gipuzkoa, Euskal Herria)

Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen. Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera besteak beste. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa sentikaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan zituen. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen. 1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen. Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.