Joxerra Garzia Garmendia
1953 Legazpi (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Ofizioz, irakasle eta kazetari aritua: Arrasate eta Tolosako ikastoletan, Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskadi Irr atian (Sorgin Afaria) eta Euskal Telebistan (Hitzetik Hortzera sortu eta aurkeztu), besteak beste. Afizioa, berriz, idaztea izan du beti. Malenen kondaira honekin Bapore Saria irabazi zuen 1985ean. Geroztik, genero bat baino gehiago jorratu du: gazte narrazioa (Gau bat gauekoen artean, Tunelaz bestalde), poesia, metaforismoak, saiakera... Hainbat literatur sari jaso ditu: Irun Hiria eta Espainiako kritikarena poesian, Donostia Hiria narrazioan, Baporea (bi aldiz), gazte narrazioan. Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izan zen, 1993tik 1997ra. Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia Saria eman zion 2009an, euskararen alde egindako lanarengatik.