Juan Karlos Del Olmo Serna
1958 Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria)
Egun itzultzailea da Donostiako udaletxean. Zenbait antzerki lan idatzi ditu: Elurrezko eskeletoa (2001), Jon gurea, Parisen hatzana (Toribio Altzaga saria —Euskaltzaindia eta BBK Fundazioa—, 1998), Aldi joana, Joana (Toribio Altzaga saria, 2000); umeentzako ipuinak: Innis Fodhla Irlandako amonaren ipuinak (1995); eta zenbait artikulu aldizkari teknikoetan. Aurretik Muzkizko ikastolan zein Gabriel Aresti euskaltegian irakasle lanetan eta Barakaldoko Antzerki Lantegi Iraunkorreko zuzendaritzan aritua dugu. 1993 urtetik landa Donostiako udaletxeko itzultzaile dihardu. Itzultzaile guztiak bezala idazle, nahiz berak Borgesen modura «idazle baino, irakurle porrokatua» dela aitortu.