Juan Manuel Campo Vidondo
1953 Peralta-Azkoien (Nafarroa, Euskal Herria)
Filosofia eta Letrak ikasi ostean, maisu aritu da. Aspalditik jardun du bere herrian jazotako prozesu historikoak ikertzen, eta horren fruitu da, adibidez, El Cascajo: historia de una corraliza liburua; herri-lurrarekin disfrutatzea zela-eta Azkoienen gertatutako iskanbilak hizpide dituen lana da. Azken urteotan eginiko lanek bere herriko txoko denak banan-banan aurkezten dizkigute, Andando Caminos o Andando Cañadas liburuak kasu.