Juan Ramon Garai Bengoa
1949 Arrasate (Bizkaia, Euskal Herria)
Arrasaten jaio zen, 1949ko uztailaren 8an. Hamazortzi urte zituela hasi zuen bere militantzia politikoa ETAn. 1969an atxilotu zuten lehenengo aldiz. Kartzelatik irten eta, Union Cerrajerako langilea zenez, sindikalismoan Langile Komisioetan aritu zen urte askotan, ESKn sartu arte. 1970ean ETA-VIarekin geratu zen, LKIn gero eta gaur egun Zutik-eko kidea da. Euskal Herritarrok taldearen Arrasateko zinegotzia izan zen 1999tik 2003ra bitartean. Debagoienan guerra galdu zutenen memoria biltzen eta hedatzen aritu da, Oktubre taldean. Arrasate 1936: Belaunaldi etena liburuaren edizio bi atera ditu taldeak. Debagoieneko fusilatuen senideen batzordearen bozeramailea izan da. Orain Deba arroko Intxorta 1937ko Kultur Taldean ari da.